31 marzo 2020

ORKESTRA-JOLASA



Animalien Orkestra xelebre honekin musika-tresnen tinbreak birpasatuko ditugu.
Klikatu irudian, deskargatu artxiboa eta praktikatu soinuak!

29 marzo 2020

JOAQUIN RODRIGO



"Fantasía para un gentilhombre" kontzertu bat da, Joaquin Rodrigok konposatua.
4 mugimendu ditu: musika-klasean 3.a, "Danza de las hachas" interpretatu dugu perkusioaren bidez; gogoratzen zarete?

1) Entzun 3. mugimendua.
2) Bilatu informazioa: Nor zen Joaquin Rodrigo?, zein da bere konposiziorik famatuena?
3) Nor da Sanel Redzic?, nongoa da?, zenbat urte du?, erreza da pieza hau jotzea?, zein familiakoa da gitarra?
4) Bilatu YouTuben zure gustoko gitarrarako beste konposizio bat eta konpartitu beheko iruzkinetan.

28 marzo 2020

ANDREA BOCELLI


Andrea Bocelli tenore italiarra da. Gogoratzen zarete? Bideo hau landu genuen musika klasean eta asko gustatu zitzaigun.

1) Konpartitu familiarekin. Asko gustatuko zaie.
2) Norentzako konposatu du abestia?
3) Zer sentimendua jakinarazi nahi digu autoreak musika, irudia eta letraren bidez?
4) Bilatu Andrea Bocelliri buruzko informazioa eta kontatu familiari: bere haurtzaroa, bere zailtasunak eta ondoren lortu zuen arrakasta handia.
5) Aukeratu abeslari honen nahi duzun beste abesti bat eta bidali ezadazu korreoz zein den eta zergatik aukeratu duzun.

HAIZEAREN HERRIRA DANTZA



Anima zaitez abestera eta dantza egitera Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik. :)

26 marzo 2020

MUSIKARIEN BIDEOKONFERENTZIA


Serbiako Teatro Nazionalak duen Orkestra bildu da Bideokonferentziaren bidez. Zenbatu zenbat partaide diren.
1) Gai zara musika tresna guztiak identifikatzeko? 
2) Zein da musika familiarik ugariena? 
Soka, haize edo perkusio familia?

23 marzo 2020

NOGEN - NORA. EDALONTZI-JOLASA




Plastikozko edalontzia baino ez duzu behar. Edalontziarekin perkusioa egitea dibertigarria da, benetan.

GOILAREN BIDEZKO ERRONKA



Bi goilara hartu eta perkusioa ikasi. Ematen du zaila dela baina saia zaitez; konturatuko zara praktika pixka batekin lortuko duzula.

NEGUA JOAN DA TA - ZEA MAYS + EOS




Udaberriari harrera emango diogu konposizio famatu honekin:
1) Zer sentimenduak sortarazten dizkizu melodiak?
2) Nola sentitzen dira parte hartzen ari direnak?
3) Zenbat musika tresna ezberdindu ahal duzu?
4) Zer dakizu abeslariari buruz?
5) Zer ezagutzen duzu Euskadiko Orkestrari buruz? Bilatu informazioa interneten bidez.
6) Zer kontatzen digu letra?