05 octubre 2020

ZUSIKA BRUSIKA SITEA

 



Hemen duzue Zusika Brusika Site berria. 
Ikastetxean lantzen ditugun musikak aurkituko ditugu hemen. 
Espero dut zuen gustokoa izatea.

11 junio 2020

EMILIA ZUZATIK IHESI




Musikako eskape jolas berri bat proposatuko dizut.
4 zenbakiko pasahitza lortu behar duzu.
Musika-probak gainditu eta sartu pasahitza ikastetxeko atea irekitzeko.
Zorte izan!

02 junio 2020

EUSKAL DANTZEN IHESI JOLASA


Zigor Ortiz maisuak diseinatu du Scape Room dibertigarri hau. 
Irabazteko kodea lortu behar duzu. Egin proposatutako probak eta lortu kodearen zenbakiak azken pantailan sartzeko. Disfrutatu!

23 mayo 2020

TXORIAK, ARNASA ETA HATZ LODIA


Sanel Redzic gitarrajolea ezagutu dugu ikasturtean zehar.
"El sueño de la razón produce monstruos" konposizioa Mario Castelnuovo-Tedesco konpositore italiarraren pieza bat da. Inspirazioa Goyak egin zuen koadro (grabatu) bat da.

Pieza hau asko prestatzeko denbora luzea izan du entsaioetan.
Fija zaitez bitxikeri hauetan eta esadazu ea lortu duzun entzutea eta ikustea puntu hauek:
- Kanpoko txorien soinua (kaskoak behar izango dituzu, agian).
- Sanel Redzicen arnasa.
- Ezkerreko hatz lodiaren erabilera; (normalean ez da erabiltzen).
- Esadazu ea zure gustokoa izan den.
- Bilatu "El sueño de la razón produce monstruos" arte-lana. (Francisco de Goya).


MUGIMENDUAK IMITATU


18 mayo 2020

HAIZEZKO INSTRUMENTUAK


Haizezko intrumentu batzuk entzungo dituzu bideoan. Asmatu zein den irudia agertu baino lehen.
Errepikatu bideoa eta horrela, musika tresnen tinbrea ikasiko duzu.

17 mayo 2020

ZIRKOA ETA MUSIKA


Zirkoan ere, musika protagonista da.
Inoiz joan zara zirkora?
Noiz joan zinen azken aldian?
Entzun zenuen musika gogoratzen duzu?
Zer gustatu zitzaizun gehien ikuskizun horretan?

11 mayo 2020

10000 BISITA LORTUTA


Hey! eskerrik asko ikasle maiteak. Zuei esker lortu dugu 10000 bisita Zusika Brusika ikastetxeko musika bloggean. 20000 lortuko ditugula ziur nago. Horretarako, jarraituko dugu zuen gustoko ekintza ederrak konpartitzen.
Laster izango gara elkarrekin. Momentuz, hauxe da gure musika topagunea.
Besarkada handi bat denontzat eta mila esker berriro denoi!

10 mayo 2020

EMOZIOAK ETA MUSIKA: MALENKONIA

h

Egoera latzenetan musika ere bada lagungarria.
Gogo handia dugu lagunekin berriro jolasteko, guztiok ikastetxean berriro elkartzeko, txango ederrekin gozatzeko,... hartu papera eta koloreztatzeko arkatzak, klikatu irudian, entzun arretaz eta gozatu!

04 mayo 2020

HIP - HOP


Klick egin irudian. Wix honen bidez landuko dugu Hip - Hop mugimendua non musika ezinbesteko oinarria da. Konpartitu zure gustoko Hip - Hop taldea edo musikaria beheko iruzkinean edo korreoren bidez.

01 mayo 2020

AMETSETAN

ETBko Goazen 6.0 telesaiotik zuen engongeletara."Ametsetan" abestia ikasiko dugu. Laster berriro egongo gara elkarrekin eta primeran dantzatuko dugu; anima zaitezte eta entsaiatu; oso erreza da. Konpartitu zuen bideoak!

5 SAGU BIHURRI MUSIKA JOTZEN

Sagu bihurriak eta musikariak gainera. Ezagutu beren abentura ipuin polit honetan.

22 abril 2020

LORE - DANTZA


Musikograma hau ezagutuko duzu: musika klasean landu dugu.

Etxean ere landu ahal duzu:
1) Prestatu nahi dituzun 3 musika tresnak (sukaldean aukera asko izango duzu).
2) Saia zaitez zu bakarrik edo familiarekin musikograma egiten
3) Grabatu eta bidali ezadazu bideoa familiaren laguntzarekin: albertoausin@emiliazuza.com

Zure bideoaren zain nago, eutsi goiari artista! :)

HOMERUM DANTZA - ERRONKA


Hauxe da proposatuko dizuedan erronka:

1) Praktika itzazu mugimenduak bakarrik edo familiaren beste dantzakide batzuekin.
2) Prest zaudenean, graba ezazu zure dantza familiaren laguntzarekin.
3) Bidali ezadazu bideoa korreoren bidez: albertoausin@emiliazuza.com

Anima zaitez! :)


19 abril 2020

ZURE PERKUSIO TRESNA EGIN


Anima zaitez eta egin perkusio-musika tresna hau. Amaitzen duzunean, mesedez, bidali ezadazu argazki edo bideo bat emaitzarekin.

12 abril 2020

LAU EUSKAL ABESTI - JESUS GURIDI



Herri txiki bat gara. Baina Kultura - ondare aberatsa dugu.
Aurreko bideoetan ezagutu dugu Sanel Redzic musikari bosniarra.
Bideo honen bidez, ezagutuko dugu Jesus Guridiren biografia:

Bilatu informazioa eta konpartitu nirekin korreoren bidez.

Gozatu musika eder honekin!

08 abril 2020

ANDREA BOCELLI KONTZERTUA ZUZENEAN



Igande honetan, arratsaldeko 07:00etan Andrea Bocelliren kontzertua dugu zuzenean Milango Duomotik.
Gonbidatuta zaudete:
1) Bilatu Duomoari buruzko informazioa.
2) Gonbidatu familia, kontzertu hau, Music for hope, oso berezia izango da.
3) Dotore jantzi eta disfrutatu.
4) Bidali ezadazu zer iruditu zaizun beheko iruzkuinetan edo korreoren bidez.

04 abril 2020

BEETHOVEN CONCERTINO



Urte honetan Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen da:
1) Ipini kaskoak.
2) Itxi begiak.
3) Disfrutatu konzertino honen kalitatezko musikarekin.

Mesedez, utzi zure iritzia beheko iruzkinetan. Eskerrik asko:)

03 abril 2020

ESKERRIK ASKO!



Eskerrik asko denoi zuen ariketak partekatzeagatik eta zuen mezuak bildatzeagatik.
Espero dut Musika-Blog honen proposamenak zuen gustokoak izatea.

Eutsi goiari artistak!

31 marzo 2020

ORKESTRA-JOLASA



Animalien Orkestra xelebre honekin musika-tresnen tinbreak birpasatuko ditugu.
Klikatu irudian, deskargatu artxiboa eta praktikatu soinuak!

29 marzo 2020

JOAQUIN RODRIGO



"Fantasía para un gentilhombre" kontzertu bat da, Joaquin Rodrigok konposatua.
4 mugimendu ditu: musika-klasean 3.a, "Danza de las hachas" interpretatu dugu perkusioaren bidez; gogoratzen zarete?

1) Entzun 3. mugimendua.
2) Bilatu informazioa: Nor zen Joaquin Rodrigo?, zein da bere konposiziorik famatuena?
3) Nor da Sanel Redzic?, nongoa da?, zenbat urte du?, erreza da pieza hau jotzea?, zein familiakoa da gitarra?
4) Bilatu YouTuben zure gustoko gitarrarako beste konposizio bat eta konpartitu beheko iruzkinetan.

28 marzo 2020

ANDREA BOCELLI


Andrea Bocelli tenore italiarra da. Gogoratzen zarete? Bideo hau landu genuen musika klasean eta asko gustatu zitzaigun.

1) Konpartitu familiarekin. Asko gustatuko zaie.
2) Norentzako konposatu du abestia?
3) Zer sentimendua jakinarazi nahi digu autoreak musika, irudia eta letraren bidez?
4) Bilatu Andrea Bocelliri buruzko informazioa eta kontatu familiari: bere haurtzaroa, bere zailtasunak eta ondoren lortu zuen arrakasta handia.
5) Aukeratu abeslari honen nahi duzun beste abesti bat eta bidali ezadazu korreoz zein den eta zergatik aukeratu duzun.

HAIZEAREN HERRIRA DANTZA



Anima zaitez abestera eta dantza egitera Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik. :)

26 marzo 2020

MUSIKARIEN BIDEOKONFERENTZIA


Serbiako Teatro Nazionalak duen Orkestra bildu da Bideokonferentziaren bidez. Zenbatu zenbat partaide diren.
1) Gai zara musika tresna guztiak identifikatzeko? 
2) Zein da musika familiarik ugariena? 
Soka, haize edo perkusio familia?

23 marzo 2020

NOGEN - NORA. EDALONTZI-JOLASA




Plastikozko edalontzia baino ez duzu behar. Edalontziarekin perkusioa egitea dibertigarria da, benetan.

GOILAREN BIDEZKO ERRONKA



Bi goilara hartu eta perkusioa ikasi. Ematen du zaila dela baina saia zaitez; konturatuko zara praktika pixka batekin lortuko duzula.

NEGUA JOAN DA TA - ZEA MAYS + EOS




Udaberriari harrera emango diogu konposizio famatu honekin:
1) Zer sentimenduak sortarazten dizkizu melodiak?
2) Nola sentitzen dira parte hartzen ari direnak?
3) Zenbat musika tresna ezberdindu ahal duzu?
4) Zer dakizu abeslariari buruz?
5) Zer ezagutzen duzu Euskadiko Orkestrari buruz? Bilatu informazioa interneten bidez.
6) Zer kontatzen digu letra?