22 abril 2020

LORE - DANTZA


Musikograma hau ezagutuko duzu: musika klasean landu dugu.

Etxean ere landu ahal duzu:
1) Prestatu nahi dituzun 3 musika tresnak (sukaldean aukera asko izango duzu).
2) Saia zaitez zu bakarrik edo familiarekin musikograma egiten
3) Grabatu eta bidali ezadazu bideoa familiaren laguntzarekin: albertoausin@emiliazuza.com

Zure bideoaren zain nago, eutsi goiari artista! :)

HOMERUM DANTZA - ERRONKA


Hauxe da proposatuko dizuedan erronka:

1) Praktika itzazu mugimenduak bakarrik edo familiaren beste dantzakide batzuekin.
2) Prest zaudenean, graba ezazu zure dantza familiaren laguntzarekin.
3) Bidali ezadazu bideoa korreoren bidez: albertoausin@emiliazuza.com

Anima zaitez! :)


19 abril 2020

ZURE PERKUSIO TRESNA EGIN


Anima zaitez eta egin perkusio-musika tresna hau. Amaitzen duzunean, mesedez, bidali ezadazu argazki edo bideo bat emaitzarekin.

12 abril 2020

LAU EUSKAL ABESTI - JESUS GURIDI



Herri txiki bat gara. Baina Kultura - ondare aberatsa dugu.
Aurreko bideoetan ezagutu dugu Sanel Redzic musikari bosniarra.
Bideo honen bidez, ezagutuko dugu Jesus Guridiren biografia:

Bilatu informazioa eta konpartitu nirekin korreoren bidez.

Gozatu musika eder honekin!

08 abril 2020

ANDREA BOCELLI KONTZERTUA ZUZENEAN



Igande honetan, arratsaldeko 07:00etan Andrea Bocelliren kontzertua dugu zuzenean Milango Duomotik.
Gonbidatuta zaudete:
1) Bilatu Duomoari buruzko informazioa.
2) Gonbidatu familia, kontzertu hau, Music for hope, oso berezia izango da.
3) Dotore jantzi eta disfrutatu.
4) Bidali ezadazu zer iruditu zaizun beheko iruzkuinetan edo korreoren bidez.

04 abril 2020

BEETHOVEN CONCERTINO



Urte honetan Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen da:
1) Ipini kaskoak.
2) Itxi begiak.
3) Disfrutatu konzertino honen kalitatezko musikarekin.

Mesedez, utzi zure iritzia beheko iruzkinetan. Eskerrik asko:)

03 abril 2020

ESKERRIK ASKO!



Eskerrik asko denoi zuen ariketak partekatzeagatik eta zuen mezuak bildatzeagatik.
Espero dut Musika-Blog honen proposamenak zuen gustokoak izatea.

Eutsi goiari artistak!